XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arau hauen eta, berauek garatuz, Plan Partzialetan eta Xehekapen Azterlanetan barne har daitezenen eraginetarako, eraikinen eta, dagokienean, berauetara adskribaturiko espazio libreen ondorengo erabilerak bereizten dira: 1.- Etxebizitza. 2.- Egoitza Komunitarioa.
3.- Komertzioa.
4.- Bulegoak. 5.- Osasun, Asistentzi erabilera.
6.- Kultur eta Hezkuntz erabilera.
7.- Erlijio erabilera.
8.- Errekreagarria. 9.- Kirol erabilera.
10.- Administratiboa eta Zerbitzu Publikokoa.
11.- Aparkalekua.
12.- Industriala.
Plan Partzialek, Xehekapen Azterlanek eta Eraikuntza Proiektuek eraikinaren solairu bakoitzean eta berari loturiko lurretan garatu ahal izango diren erabilerak zehaztuko dituzte, hirigintz fitxa bakoitzean gai horren inguruan ezartzen diren arauak betez.
Plan mota ororen, Xehekapen Azterlanen eta Eraikuntza Proiektuen eremuan, eta jarraian zerrendatzen diren gaiak horietan eta area edo sektore bakoitzeko hirigintz fitxetan espresuki erregulatzen ez badira, honako arau hauek eraenduko dute: -
- Lurraren behin-betiko sestratik kanporatzen ez den erdisotoen zatia.
- Atarteak.
- Hegalkin irekiak.
-
-
- Eraiki gabeko eraikin baten muga ondoan altxatako eraikin baten fatxada itsuan isurbideak jarri ahal izango dira, aldameneko etxea eraikitzen denean kendu beharko direlarik, dagokion dilatazio juntura ezartzeko xedez.
- Argiak eta bistak lursailen mugetan: Plan Partzialetan, Berezietan edo Xehekapen Azterlanetan finkaturiko lursail guztiak eta birlursailketaren edo konpentsazioaren ondoriozkoak, bai eta geroagoko birtaldeketa eta zatiketa posibleen ondoriozkoak ere, elkarrekiko argi eta bista zor aktibo eta pasiboak edukiko dituzte aldamenekoen gainean, finka guztien gainean aipatu Plan eta Azterlanek baimendutako eraikuntzak eraiki ahal daitezen beharrezko hedadura eta irispidearekin.
Behebarrutara, zerbitzu gelatara, trastelekutara (beren jabetzaren ikuspuntutik, eraikineko etxebizitzei erantsiak) eta atartetara destinaturiko espazioez gain, behe-solairuak, oro har eta Hirigintz Fitxek ezartzen dituzten muga konkretuen kaltetan izan gabe, merkatal, bulego, osasun, kultur, erlijio erabileratara, erabilera errekreagarri, administratibo, zerbitzu publikoko eta aparkalekutara destinatu ahal izango dira.
Halaber, industri erabilera ere baimenduko da behe-solairuko lokaletan, betiere etxebizitzarekin bateragarri diren industrietara mugatuta, hots, 100 m2tatik beherako guztizko azalera eta 2 KWtatik beherako guztizko potentzia instalatua duten tailer txikiak, beren ezaugarriak direla eta, ez dutenak eraikin berezietan instalatu beharrik, eta gas, hauts edo usainak jariatzen ez dituztenak edo auzokideentzat egozkarriak izan daitezkeen zarata eta bibrazioak sortzen ez dituztenak.
Era berean, baimen honetan barne hartzen dira inolako eragozpen edo arriskurik sortzen ez duten produktuen biltegi txikiak, 100 m2tatik beherako guztizko azalera dutenak.
Hirigintz Fitxek espresuki seinalatzen duten kasuetan baino ez da onartzen behe-solairuen etxebizitza gisako erabilera.
Soto eta Erdisotoak honako erabilera hauetara destinatuko dira: aparkalekuak eta hauen instalazio osagarriak; jabetzaren ikuspuntutik, eraikineko etxebizitzen trasteleku erantsiak; jabetzaren ikuspuntutik, behe-solairuko lokalen espazio erantsiak, betiere behe-solairutik sarbide zuzena badute eta unitate funtzional bat osatzen badute, beren destinua lokalean garatutako ihardueran erabiltzen diren merkantzia edo tresnen biltegiratzea delarik, baina inoiz ez publikoaren despatxua edo pertsonen egonaldi luzea; eraikinaren zerbitzurako instalazio teknikoak (ponpak, galdarak, gordailuak, makineria, eta abar...).
Erabilera propio eta nagusia etxebizitza erabilera izango da.
Halere, Hirigintz Fitxetan ezar daitezkeen muga konkretuen kaltetan izan gabe, egoitza komunitarioko erabileratara, bulego eta eskola erabileratara dedikatu ahal izango dira, betiere beren ezaugarriengatik etxebizitzetarako egozkarri suertatzen ez badira.
Trastelekutara (eraikineko etxebizitzetan bizi direnen tresnak gorde edo biltegiratzeko soilik) edo eraikinaren instalazio orokorretara destinatuko dira.
Jabetzaren ikuspuntutik, separaezinak izango dira, eranskin gisa, eraikin bereko etxebizitzetatik lehen kasuan, eta jabekideen komunitatetik bigarrenean, hala jasota geratu behar delarik obra berriaren notari deklarazioan, eraikinaren jabekidetza arauetan, salerosketa eskrituretan eta Jabetza Erregistroko inskripzioetan.